Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ANTZERKIA: Etxeko saltsak (Txalo Produkzioak)

Euskaraz

Aktoreak: Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi

Eguna: urriaren 6a, larunbata
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordua: 19:00
Sarrera: 7 €
Iraupena: 90 min
Argibide gehiago: Txalo Produkzioak
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzaileak: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bisita egitera doala erranen dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harremana bertan behera utzi behar dutela errateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neskalaguna segiko du eta bera baino lehen ailegatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.

Etxeko saltsak (Alan Ayckbournen Relativity speaking jatorrizkoan) endredozko komedia bat da.