Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Zutuberrak (Eidabe ekimen kulturalak)

Ekitaldi hau Berako XXII. Kafe Antzerki zikloaren barrenean dago

10-14 urte

Eguna: abenduaren 6a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:00
Iraupena: 55 min
Sarrera: 3 € (egunean bertan lehiatilan salgai, 17:00etatik aitzinera; edukiera murriztua)
Gehienez ere, erosle bakoitzak 4 sarrera erosi ahalko ditu.
Argibide gehiago: www.eidabe.com
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea

Testua eta zuzendaritza: Galder Perez
Aktoreak: Olatz Pagalday, Jon Zubiaga
Aktorea bideoan: Urko Olazabal

Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jostatzen ariko dira: robotak balira bezala, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu, eta, hitzei esker, trebetasun handia izanen du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izanen du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?

ZuTuberrak Haur eta gazteei zuzendutako antzezlana da. Gogoko dituzten osagaiez baliatuta (Internet, YouTube, rapa, irudiak…), euskararen gaineko hausnarketa eginen da. Zergatik ez dugu euskaraz egiten? Gure hizkuntzak ematen ez digun zer ematen digute erdarek, bada? Zer gertatuko litzateke hizkuntzarik izanen ez bagenu?

Eszenatokian trebetasun handiko bi aktore jokatzen ariko dira. Erritmo bizia, zuzeneko irudiak, bideoak eta rap musikaz zipriztindutako antzezlana da. YouTubeko gaur egungo egoera batetik, zientzia fikziozko jolasetara jauzi eginEN dute, euskararen gaineko ohiko gertaeren esketxak tartekatuz.

ZuTuberrak antzezlanarekin haur, gazte, irakasle, guraso eta edozein euskaltzalek izanen du hausnartzeko aukera; euskararen erabileraz, gaur egungo komunikatzeko tresnez eta hizkuntzaren balioaz gogoeta eginen da. Hori guztia komedia bizia ardatz dela.

Txipa aldatzea aukera da, jarrera da.