EGUNAK: urriaren 27tik azaroaren 17ra
LEKUA: Berako Kultur etxean
ORDUTEGIA
Ortzegun eta ortziraletan 17:00etatik 19:00etara
Larunbat eta igandeetan 11:00etatik 13:00etara
Lurraren Egunean (urriaren 27a, igandea) arratsaldean ere irekia: 16:00etatik 19:00etara
PLAZA LIBREAK
Pilotalekua da, dudarik gabe, Euskal Herriko elementu arkitektonikoen artean adierazgarriena. Herrigune guzietan, nola urrutiko auzoetan ere, toki nabarmenetan kokatuak ageri dira pilotalekuak, maiz elizaren eta Herriko etxearen ondoan. Izan ere, pilota joko desberdinetan aritzeko ez ezik, pilotalekuak bizilagunen biltoki izan baitira betidanik, gizarte eta kultur mailako hainbertze ekitaldiren aterpe.
Argazki serie hau egiteko pilota plaza desberdinen tipologiak behatu eta erretratatzen hasi nintzen, batez ere arkitekturaren eta paisaiaren artean sortzen den elkarrizketari erreparatuz.
Bilaketa estetiko horrek soilik plaza libreak aukeratzera eraman ninduen hondarrerako, harrigarria egiten baitzait hain arkitektura soilak, diedroak, hainbertzeko indar sinbolikoa biltzea bere baitan eta halako funtzio sozial garrantzitsua betetzea.