Bi urte daramatzagu Berako bestak ezin ospatu. Osasun egoera hobetzen ari da poliki-poliki eta aurten ospatzeko aukera izanen dela uste du Berako Udalak.
Hori horrela, bestak urruti daudela iruditu arren, prestatzen hasteko tenorea da. 2022ko bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egiten du Berako Kultur Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da.
Bilera hurrengo astelehenean izanen da, martxoak 14, 18:00etan Beralandetan.
BILERA DEIALDIA
Eguna: martxoaren 14a, astelehena
Ordua: 18:00
Lekua: Beralandetan
Mila esker zuen parte hartzeagatik