Oraindik bestak urruti daudela iruditu arren, 2018ko bestak prestatzen hasteko tenorea da. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egiten du Berako Kultur Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da.
Bilera hurrengo asteartean izanen da, martxoak 6, 18:30etan Beralandetan.
BILERA DEIALDIA
Eguna: martxoaren 6a, asteartea
Ordua: 18:30
Lekua: Beralandetan
Gero ez erran ez duzula izan parte hartzeko aukerarik!!!
Mila esker zuen parte hartzeagatik