Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea
Laguntzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
Ekainaren 4an, larunbatean, Dantzari Ttiki Egunaren hogeita bigarren edizioa izanen dugu Beran. Kasu honetan, Gure Txokoako dantzariekin batera, ondoko talde hauek parte hartuko dute:
– Arkaitz dantza taldea (Añorga, Gipuzkoa)
– Murixka dantza taldea (Lezo, Gipuzkoa)
– Lurran dantza taldea (Urretxu, Gipuzkoa)
Guztira Beran 180 dantzari izanen dira, horietako 85 Beratik kanpo etorriak. Dantzariak 12 urtetik beheitikoak dira.
PROGRAMA
Goizez, Jamotenean harrera egin ondotik, 10:30ean dantzariak 3 ibilbidetan banatuko dira: Illekuetan, Burga plazan eta Agerran. Karrikan barna ibiliko dira dantzatzen.
12:30ean jaialdia hasiko da Altzateko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Altzateko pilotalekuan).
Arratsaldean, musika izanen dugu Altzateko frontoian 16:00etatik aitzinera (Oharkabe).