‘Bidaia’, mugaz gaindiko bidaia musikala Euskal Herriaren historiara
Eguna: irailaren 23a, larunbata
Lekua: Toki Ona kiroldegia
Ordua: 20:00
Iraupena: 90 min
Prezioa: 7 €
Salgai Agara prentsan (Bera), Telletxea estankoa (Lesaka) eta www.entradium.com (+ kudeaketa gastuak)
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua
Bidaia musika ikuskizuna
– Leizeetako antzinako erritualak birsortuko ditu
– Erromatarren eta arabiarren garaietara eramanen gaitu
– Espainiako eta Frantziako erresumetako aztarnak jasoko ditu, batez ere Nafarroakoak
– XIX. mendean kokatuko gaitu industria-iraultzarekin eta baserrietatik hirietara suertatuko migrazioarekin.
– Gaur egunera ekarriko gaitu.
200 parte-hartzaile baino gehiago biltzen dituen ikuskizun handi gisa sortu da ‘Bidaia’. Alde batetik, Orchestre Intercommunal d ‘Hendaye, mugaren bi aldeetako berrogeita hamar musikari inguru eta bidasotarrak, bestetik Irungo Iga, Hondarribiko Eskifaia, Lesakako Giltzarri, Kanboko Arraga eta Algortako Biotz Alaia abesbatza eta azkenik Leticia Vergara mezzo-soprano irundarra eta Patrice Tetevuide gitarrista frantziarra.
Horrez gain, Berako Labiaga ikastolako abesbatza talde batek parte hartuko du.