Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bidasoaldeko XVII. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia

Eguna: Uztailaren 29a, astelehena
Lekua: eskolako frontoian
Ordua: 20:00
Talde parte-hartzaileak: Yuan Yuan (Taiwan); Miras (Tatarstan) eta Eraiki Dantza Taldea (Behobia; Irun)
Argibide gehiago: www.festivalfolklorebidasoa.com
Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea
Laguntzailea: Berako Udala

Yuan Yuan dantza taldea 1994. urtean sortu zen Chen andrearengandik. Bere helburua haur eta gazteei dantzarako zuten trebezia garatzeko testuinguru bat luzatzea zen. Talde hau Zhanghau probintziako hoberenetarikoa da eta horrexegatik 2006 eta 2011 urte bitartean hau izan da bertako gobernuaren ordezkari.

Txina eta Taiwango dantza folklorikoak mantentzeaz gain, lekuko arte folklorikoa lantzen dute beste korronte artistikoekin nahasiz errepertorio aberatsa eta ugaria eskaintzeko asmoz.

Hain da famatua taldea zein nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartzeko aukera izan duen, besteak beste, Frantzia, Makao, Portugal, Espainia, AEB eta Txinako hainbat eskualdeetan (Beijing, Xianmen eta Yunan).

Grupo de baile Miras (Tatarstan): Miras gazte dantza taldeak Davliat Oumerov du zuzendari artistiko bezala eta Ilnar Safin biolinista nagusi bezala.

Talde honek eskaintzen digun folklorea Errusian bizi diren tartaroen talde etniko desberdinena da.

Beraiek sortutako dantza eta kantu guztiek Errusiako zonalde horretako folklorea dute oinarri. Horrexegatik beraien orkestrak akordeoiak, perkusioak, flautak, domras eta bailaikek osatzen dute.

Eskainiko dizkiguten emanaldi folklorikoen dantzak probintzia desberdinetakoa dira, adibidez: Astrakhan (Kaukasotik gertu), Crimee eta Kaybitsky. Dantza horietan landaguneko eguneroko gauzak erakutsiko dizkigute, besteak beste, animalien imitazioak, neska eta mutilen arteko harremanak, artzaintza eta abestiak.

Eraiki Dantza Taldea, 7 taldetan banatutako 100 dantzariz osatuta dago.

Taldeko dantzariak 5 urtetatik aurrerako haur, gazte eta helduak dira eta astean bitan egiten diren entseguetan, euskal dantza tradizionalak ikasteaz gain, tokian tokiko ohiturak irakasten zaizkie. Horretarako haur eta gazteen familiak inplikatuaz, irteerak antolatzen dira ohiturazko dantzak mantentzen dituzten Euskal Herriko herri ezberdinetara.

Entseguak antolatzeaz gain, taldeko zuzendaritzak taldekideen hezkuntza osatzeko ahaleginak egiten ditu, norbanakoa aberasten duten ekintzak bultzatuaz. Helburu honetarako astebururako txangoak antolatzen dira, haurren arteko elkarlana eta elkarbizitza bultzatuaz. Ardurak ematen zaizkie eta beraien buruaz zaintzen ikasten dute, beraien gurasoen itzaletik at. Honek, nazioarteko bidaiak egiteko tresnak ematen dizkie bertan 15 egunez edo etxetik kanpo eta taldearen dinamikan aritu beharko baitira.