Eguna: urriaren 16a, ortziralea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:00 (dokumentala) 19:30 (solasaldia)
Iraupena: 90 min
Antolatzaileak: Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua
DOAKO SARRERA
Enara Goikoetxea zuzendariak dokumentala aurkeztuko du Beran.
Sinopsia
Duela hirurogei urte baino gehiago, Pirinioetako baserri batean, bost herrialdetako sei pertsona atxilotu zituzten. Gertakariei jarraituz, guztiak istorio bakar batean elkartzen direla ikusi dugu, Bigarren Mundu Gerran ihes-sare zabal bateko kide izan ziren ehunka pertsonena, Comète sarea.