Apirilaren 15etik maiatzaren 4ra arte
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordutegia: 10:00-12:00 eta 16:00-19:00
(igande arratsaldez itxia)
INAUGURAZIOA
Apirilaren 11n, ortzirala 19:00etan
Artista parte-hartzaileak: Jose Mari Apezetxea, Sofia Arostegui, Carlos Ausserladscheider, Lorentxa Beyrie, Xabier Celestino, Genma Duran, Gonzalo Etxebarria, Peio Goello, Olatz Goiburu, Oihana Insausti, Eva Irazoki, Patxi Laskarai, Ricardo Pascual, Jose Luis Elexpe “Pelex”, Oaia Peruarena, Inma Rodriguez, Aitor Ruiz de Eguino, Alain Sistiaga, Tomas Sobrino, Begoña Urruty eta Iker Valle.
Txo! Kolektiboa 1989. urtean sortu zen Legazpin Carlos Ausserladscheider eta Gorka Salmeronek arlo ezberdinetan ikertzeko asmoz, diseinu grafikoa, publizitatea, pintura, argakigintza, serigrafia, eskultura eta musika landuz. 1990. urtean TXO C.B. enpresa sortu zuten Urola Garaiko Lanbide Hastapenetan inprenta klaseak emateko. Urte horretan kolektiboak “Txorradak” bere lehen erakusketa antolatu zuen Legazpiko kultur etxean.
Hasiera honetatik honat hainbat erakusketa egin izan dituzte: (Txollos, OtxO, InTxo!mision, Atxoak, Txoberri, Pincelhadas, Txokos…) eta kolektiboaren lagun kopurua ere haunditzen joan da.