Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ERTZ#16

ertza16ERTZ#16

Azaroaren 27a, ortziralea; 22:00etan
ZINE GAUALDIA Kultur Etxean, Oskar Alegria zinegile eta Iruñeako Punto de Vista zine jaialdiko zuzendariak aurkeztuta.

Azaroaren 28a, larunbata; 22:00etan (OHARRA: ekitaldi hau gibeleratu da data berririk gabe) “ZÜEK HEBEN” ikus-entzunezko emanaldia Kultur Etxean. Ortzegunetik larunbatera herrian barna soinu eta irudi biltzen ariko dira Patxi Laskarai, Pierre Vissler, Mixel Etxekopar eta Jean-Christian Galtxetaburu. Batez ere beratarren euskalkiari eta solasteko moduari erreparatuko diote, bertze euskal herri batzutan egiten ari diren bezalaxe. Larunbatean aurkeztuko dute bildutako uzta.

Azaroaren 29a, igandea. 10:00etan

BARATZEKO KANTUTEGIA: Entzunaldia herriko baratzeetan barna, Jakoba Errekondo eta Alex Mendizabalek gidatuta. Ezkilak, lurrazpiko soinuak, barazki dastatzea, landareentzako musika…

Azaroaren 29a, igandea; 14:00etan
BAZKARI MAKROBIOTIKOA Bidazi elkartearen eskutik, Jamotenean.
Izena ematen duten lehen 50 lagunentzat bakarrik izanen da tokia. Apuntatzeko bidali email bat info@bidazi.org helbidera. Prezioa: 16 €

Azaroaren 29a, igandea; 17:00etan
“BIZI BARATZEA” liburuaren aurkezpena Iamotenean. Jakoba Errekondok baratzeko kulturari buruz idatzi duen liburua aurkeztuko du. Galdera-erantzunsolasaldi tartea izanen da aurkezpenaren ondotik.