Eguna: urriaren 29a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: 3 €
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Iraupena: 90 min
Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). “Ez da kasualitatea”ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan nahitaez dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu “Ez da kasualitatea”: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
Bertsolariak :Lau bertsolari (Amaia Agirre, Alaia Martin, Jone Uria eta Oihana Iguaran)
Musikariak: Ixak Arruti (gitarra) eta Gari Otamendi (biolina)
Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu