Eguna: uztailaren 25a, astelehena
Lekua: Herriko etxeko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Altzateko pilotalekuan)
Ordua: 20:00
Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea
Babeslea: Berako Udala
Talde parte-hartzaileak: Soy del Perú dantza taldea (Peru), Polisyanochka haur dantza taldea (Ukraina) eta Eraiki dantza taldea (Irun; Euskal Herria)
Argibide gehiago: www.festivalfolklorebidasoa.com
TALDE PARTE-HARTZAILEAK
Soy del Perú dantza taldea (Peru)
Soy del Perú dantza taldea, Liman dagoen Santisimo Nombre de Jesus eskola katolikoan sortu zen. Eskola honek, bere eskolatik kanporako ekintzetan, dantzari garrantzia ematen dio, hezkuntzan duen eragin positiboan sinetsiz. Dantzaren bitartez gazteetan elkarlanean arituz elkarbanaturiko helburuak sustatzea dute helburu.
Beraien errepertorioak Peruko hainbat eskuladetako ohiturak eta bizipenak erakusten ditu, geografía eta historia erakusteaz gain.
Talde honetan dantzan eta antzezlanean gaitasun bereziak dituzten ikasleak aurkituko dira, beraien helbururik garrantzitsuena beraien kultura eta ohiturak munduan zehar zabaltzea delarik.
Polisyanochka haur dantza taldea (Ukraina)
Rivne hiriko kultur etxean egoitza duen, Polisyanochka haur dantza taldea, orain dela 25 urte sortu zen. Gaur egun, 200 haurrez osatuta dago eta bere errepertorioa eskualdeko dantza tradizional eta herrialdeko dantza nazionalek osatua dago, betiere musika ederrez hornitua.
Taldeak hainbat sari irabazi ditu bere herrialdeko jaialdietan, eta Lituania, Espainia, Eslovakia, Polonia, Alemania eta Bulgariako jaialdietan ere parte hartu dut.
Eraiki dantza taldea (Irun; Euskal Herria)
Eraiki dantza taldea 1978an sortu zen Behobia auzoan, hasiera batean bertako ospakizun ttikietan parte hartuz, haunditzen joan zen ekitaldien kopuruan eta kalitatean. Poliki-poliki Euskal Herriko zazpi probintzietako folklorea errepresentatzeko gai zen talde bilakatu zen eta 1989an egin zuen lehen nazioarteko bidaia. Orduz geroztik, atzerrian euskal folklorea irakasteko asmoz eta gazteen artean interesa pizteko asmoz, hainbat jaialditan parte hartu du, gazteena zein helduena. 1996an Bidasoaleko Nazioarteko Folklore Jaialdia sortu zuen helburu horiekin.