Jose Luis Echechipiaren zuzendaritzapean, Berako Udalak sustatuta, “HAIZEA ETA URA: BIDASOALDEKO ORGANOAK” dokumentalaren estreinaldia izanen dugu larunbat honetan, maiatzak 23, 20:00etan Berako Kultur etxean.
Ekitaldi hau zuen lagunei ere zabaltzea eskertuko genuke, emanaldia nahi duen jende guztiarentzat irekia izanen baita. Etortzekoak bazarete, aitzinetik konfirmatzea eskertuko genizueke (e-posta: kultura@berakoudala.net).
HITZORDUA
Eguna: maiatzaren 23a, larunbata
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordua: 20:00