Adin guztientzat
Eguna: azaroaren 10a, larunbata
Lekua: Berako kultur etxea
Ordua: 17:00
Sarrera: 3 €
Argibide gehiago: www.zirikazirkus.com
Antolatzailea: Labiaga Ikastola
Laguntzaileak: Berako Udala, Berako Kultur Batzordea eta Nafarroako Antzoki Sarea
SINOPSIA
Mona eta Konfuso anai-arrebak dira. Beto eta Pantxi ere bai. Denak lehengusuak dira eta aspaldiko zirku familia bateko kideak.
Herentzian ikuskizun bat hartu dute, Miren eta Josune arbasoek duela 200 urte sortu zutena. Oso-oso ongi egin nahi dute, baina ez daude lasai osaba Pakok postal bat bidali dielako erranez haiekin ez dela fio eta edozein momentutan euren lana ikustera etorriko dela iragarriz.
Ikusleen konplizitatearekin saiatuko dira lana modu txukunean bideratzen: eskujokoak, akrobaziak, kantak, klakea,… dena ahalik eta hobekien egiten saiatuko dira, euren aurrekoen aholkua ahantzi gabe: “Jendeari ongi pasarazteko, zeuek gozatu behar duzue aurrena”.