Dantza, mugimendua, musika, bertsolaritza uztartzen ditu ikuskizunak
Eguna: maiatzaren 18a, larunbata
Lekua: Berako kultur etxea
Ordua: 19:30
Sarrera: 7 €
Iraupena: 50 min
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea
MugMus Laborategiaren lan honetan mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, bertsolariaren, hotsen, espazioaren trataeraren, hitzen… harilkatze fin baten
bitartez ikusle-entzulea Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean
jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio batean murgilaraziko da. Horrela,
aipatutako elementu guztien elkargune metaforikoaren bitartez ondoko gai hauek jorratuko ditu: mairu-baratzeak, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, nagikeria, eskultura Laboratorio de Tizas bilduma, musika seriala eta zehatza, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamairu, hitza, haurra, etab. Oteizaren unibertsio zabala eta partikularra eraikitzeko.
Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
Testua: Amets Arzallus Antia
Mugimendu aholkularia: Eneko Balerdi Eizmendi
Musika eta musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta