Ikuskizunak antzerkia, dantza eta musika uztartzen ditu
Euskaraz
Eguna: urtarrilaren 23a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:00
Sarrera: 5 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Iraupena: 50 min
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
Laguntzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Ideia, gidoia eta zuzendaritza: Andoni Mutiloa
Artista: Andoni Mutiloa
Aholkularitza eta kanpo begirada: Amancay Gaztañaga
Mugimendu zuzendaria: Eneko Balerdi
Ekoizpena: Elur Etxea
Publikoa: Helduak
2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza Lehiaketako komedia finalista.
Sinopsia
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce honen guztiaren erruduna?
Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da Esnatu naiz. Identitatea, giza harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste.