Eguna: abuztuaren 1a, igandea
Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 19:00
Iraupena: 80 min
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Carlos Arriezuren Caraband proiektua, jazz zale eta profesional handien ilusioari eta lan onari esker sortu zen. Lau disko dituzte, A dream of jazz euren azken lana da; 2021eko udaberrian argitaratu zen, urtebeteko pandemiaren ondotik.
Nafarrak musikari handiak izanen ditu lagun, Melissa Fernandez abeslari paregabea edo Patxi Urchegui tropetista beratarra, erraterako.
Bertaratzen direnek Jazz Band, Smooth Jazz, Blues eta bertze estilo batzuetako ikuskizuna ikusi ahal izanen dute.