Eguna: uztailaren 11, larunbata
Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 19:00
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
Laguntzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Berdintasun Ministeriotik jasotako kredituen kontura finantzatutako ekitaldia
Berdintasunaren Estatu Idazkaritza–Genero Indarkeriaren kontrako Ituna
Lau trikiti, lau pandero eta lau ahots. Lau musikari, lau emakume eta lau ama. Horren batura da Amak taldea. Lau hizkiz osaturik dago taldearen izena ere, taldekide bakoitzaren izenaren lehen hizkiarekin, hain justu: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano. Plaza aunitzetan ibiliak dira guztiak; musikagintzan eta trikitiarekin. Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa eta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten). Urte luzeetan plazaz plaza eta agertokiz agertoki ibili ondotik, berriz egin dute topo.