Udan zehar hainbat kultur emanaldi izanen dira Nafarroako 39 herritan Kultur ekimenaren barrenean (jazza, popa, dantza, ganbera musika, abesbatzak, erakusketak…): Agoitz, Erronkari, Elizondo, Tutera, Zangoza, Lizarra, Zugarramurdi… Beran ere izanen dugu ekitaldi batez gozatzeko aukera
Eguna: uztailaren 22a, ortziralea
Lekua: Kultur etxean (Herriko etxeko plazan aurreikusia bazegoen ere, lekuz aldatu da eguraldi iragarpenengatik)
Ordua: 21:00
SARRERA DOAN
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala
Animal Blues musika beltza jotzen duen Nafarroako taldea da, bluesa erreferentzia nagusi gisa duena. Taldekideak ondoko hauek dira: Jaime Alvarellos Correcher (ahotsa eta gitarra), Alejandro Mingot (gitarra eta lap steela), Kike Arza (baxua) eta Dani Lizarraga (bateria). Guztiek badute eskarmentua jazz, rock eta soul musikari lanetan. Egun euren lehenengo lan diskografikoaren aurkezpenaren itzulia egiten ari dira: Animal Blues.