Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Gabriel Fauré Requiem (Andra Mari Abesbatza; Errenteria)

andramariEguna: azaroaren 11, larunbata
Lekua: San Esteban eliza
Ordua: 20:00
Antolatzailea: Isidoro Fagoagaren lagunak taldea
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Babeslea: LaCaixa
Argibide gehiago: www.coralandramari.com

Zuzendaria: Andoni Sierra
Organoa: Alize Mendizabal

SARRERAK

Aitzinetik: 8 €
Lehiatilan: 10 €

Sarrerak salgai:

Agara prentsa
Irene prentsa
Igone liburu-denda
Zelaieta estankoa

ANDRA MARI ABESBATZA

Andra Mari Abesbatza, 1966an Jose Luis Ansorenaren eskutik sortutako Errenteriako abesbatzak Euskal Herrian eta Estatuan abesbatza eta koru musikaren alorrean egun duen eskarmentua eta erreferentzialtasuna irabazteko lan eta ibilbide luze eta oparoa egin du.

Andoni Sierrak zuzentzen du, Jose Manuel Tiferen zuzendaritzaldia bukatuz gero. Andra Mari Abesbatzak errepertorio zabal bezain zaindua du, koru musika oro jorratzen du, operak eta zarzuelak barne, euskal musikan du bere berezitasuna eta horretan espezialista da.

Sari ugari irabazi ditu jaialdi eta lehiaketetan, Madril, Bartzelona, Sevilla, Coruña eta Tenerifen abestu izan du eta Perelada, Santander, Granada eta Donostiako musika jaialdietan parte hartu izan du, besteak beste.

Orkestra sinfoniko ugariekin lan egin eta egiten du, hala nola:  Euskadi, Bilbao, Tenerife, Galizia, Madril, Espainiako Nazionala, Régional Bayonne Côte-Basque, Scottisch Chamber Orchestra, Filarmónica de Buenos Aires, Cadaqués-eko Orquesta, Thüringen Philharoniae, Orquesta Siglo XVIII.

Andra Mari Abesbatzak zuzendari ugari eta bikainen eskutik abestu izan du, F. Brüggen, J. López Cobos, J. J. Mena, A. Ros Marbá, A. Boreyko, A. Orozco-Estrada, V. Pablo Pérez, S. Ranzani, C. Mandeal, G. Neuhold, E. García Asensio, Robert King, Philip Pickett edo  Pascal Rophé, izen batzuk aipatze arren.

Euskal Herriko abesbatza musikaren zirkuituan ohikoa da eta horrekin batera espainiar Estatuko jaialdi eta eszenatokietan abestu izan du eta Europan eta Argentinan emanaldi birak egin izan ditu.

18 disko grabatu ditu gaur egun arte.

Andra Maria Abesbatzak Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa sortu zuen eta egun Euskal Herriko musika artxibo  nagusiaren patronatuaren parte da. Artxiboa sortzeko ekimena Jose Luis Ansorenaren eskutik etorri zen Andra Mari Abesbatzaren baitan, Musikastek, eragindako programazio beharrak zirela eta. ERESBIL Musikaren Euskal Artxiboaren helburu nagusia musika ondarea eta, bereziki, euskal musikagileen ekoizpena, bildu, gorde, babestu eta zabaltzea da, egun 30.000 partitura eta 2000 konpositoreen lanak bilduak ditu bere funtsetan.

Arestian aipatu moduan, Andra Mari Abesbatzak sortu zuen Musikaste, Errenteriako  euskal musikaren astea, Eresbilek eta Andra Mari Abesbatzak elkarlanean urtero antolatzen dutena.