Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Hutsun + JEL trío

Eguna: uztailaren 29a, ortziralea
Lekua: Toki Onako patioa
Ordua: 19:00 (iraupena: 60 min)
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua 
(Kultur programa)
Laguntzailea: Berako Udala
Argibide gehiago: www.culturanavarra.es

Sonoritate, estilo eta musika bide berriak aztertzeko jakin minetik sortu zen proiektu berritzaile eta etorkizun handiko hau. Kontzertu paregabea da emaitza, atsegina eta harrigarria, kalitatezko jazz errepertorioarekin, modu berrituan interpretatua, eta mitologia oroigarriekin. Alde batetik, jazzak elkartutako ibilbideak dituzten hiru musikari, Marcelo Escrich, Javier Lopez Jaso eta Juanma Urriza. Eta bestetik, Hutsun, Anai Gambra Uriz eta Mikel Urrutia, txalapartari bizia, erritmoa eta doinua ematen. Hutsun+JEL-Trio osatzen dute denak elkartuta.