Petti, Etxeko Uzta, Juantxo Zeberio (pianoa) eta Alejandro Saul (celloa)
Eguna: martxoaren 20a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:30
Iraupena: 90 min
Sarrera: sarrerak agortuak daude!
Argibide gehiago: www.petti.eus
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Pentsamendua, poesia eta doinua; hiruak batzen ditu Pettiren azken proiektuak.
Hain zuzen, komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituen estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk. Gogoeta horiek bere egin, alanbikatu, eta hitz eta musika bihurtu dituzte Harkaitz Cano idazleak eta Pettik.
Atala eta Bonberenea estudioetan grabatu ditu kantak Pettik, lagun musikarien konplizitateaz. Tartean dira, besteak beste, Etxeko Uzta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea), Et incarnatus hari-laukotea, Juantxo Zeberio teklatuarekin, Gorka Benitez saxoarekin, Toño Muro… Koruak, berriz, Maite Larburuk egin ditu.
Diskoa *ZART kolektiboarekin kaleratu da.