2015eko irailaren 4tik urriaren 30era eta Nafarroako Gobernuak antolatua XXXI. Nafarroako Organo musikaren zikloa izanen da hainbat herritan: Iruñea, Larraga, Leire monasterioa, Tafalla, Corella, Cascante, etab. Beran ere kontzertu batez gozateko aukera izanen dugu, urriaren 17an izanen dena.
Eguna: urriaren 17a, larunbata
Lekua: Berako Sanesteban Eliza
Ordua: 20:00
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala
Organoa: Jose Luís Echechipia París
Sopranoa: Amaia Larrayoz
Biolontxeloa: Irati Goñi
Korua: Barañain Abesbatza
Zuzendaria: Pello Ruiz Huici
Begirada bat gregoriar kantuari XX. mendeko musikatik abiatuta. Maurice Duruflé dotorezia handiko musikagilea eta organo-jotzaile birtuosoa da, Solemesko abadetxearekin harreman estua izan zuten frantziar musikagileen eskolakoa, hain zuzen ere, XX. mendean gregoriar kantua lehengoratzeko zentroa.