Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AztiHitza ikuskizuna: “AztiHitza”, Agosti Xahoren liburu biografikoan oinarritutako ikuskizuna (Asisko Urmeneta + bertzelako artistak)

Eguna: maiatzaren 9a, ortzeguna
Lekua: Herri-liburutegia
Ordua: 18:00
Antolatzaileak: Berako Herri-liburutegia, Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea

AztiHitza

Agosti Xahok egin zuen ibilbideko zenbait herritatik iraganen dira AztiHitza ikuskizunaren saioak maiatzean eta ekainean. Xahok 1835ean egindako ibilbidea du ardatz Asiskoren AztiHitza eleberri grafikoak, eta berau oinarri harturik, AztiHitza ikuskizuna prestatu dute hainbat artisten artean (solasaldi marraztua eskainiko du Asiskok) Lehendabiziko hitzordua aste honetako ostegunean izanen da Beran (maiatzaren 9an), eta ondoren Goizuetan (17an), Uitzin (24an), Senpereko Oihanean (29an) eta Saran (31n). Ekainaren 6an Leitzan eta 14an Ezkurran izanen dugu AztiHitza ikuskizunaz gozatzeko aukera.

Hitzorduotan AztiHitza liburua ezagutzeko eta eskuratzeko aukera izanen da.


…Eta udazkenaren hastapenean Xahoren ibilbidea bururatuko dugu: Baiona, Lekunberri eta Lesakan gaindi.

Xaho, heroi nazionala

“Euskal Herriko heroi nazionala” dugu Agosti Xaho, ETBko Ahoz Aho saioan adierazi bezala. Haren figura aldarrikatu eta haren proposamen eta gogoetak gogora ekarri ditu marrazkilariak eleberri grafiko honen bidez. Errealitatetik oso hurbil dagoen fikzio batetik abiatu da egilea istorioari hasiera emateko: “Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi dute, eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza: Bertan sortu zen Agosti Xahori (1811n) omen egitea. Bazuen aspaldi Basaburuko gazteak egoitza xerka ari zirela, eta onartu egin dute ezohiko tratua. Baina hasteko… Nor zen Xaho delako hura?”.

Zinezko egitate honek parada eman digu gure heroi nazionala hobeki ezagutzeko, izan ere, oraintsu arte euskaratu gabe zegoen Xahoren Bidaia Nafarroara Euskaldunen oldartzearen denboran liburua aurkitu, eta bidaia hura berreginen dute Atharratzeko gazteek, eta kronika irakurriz segituko du egilea Baionatik Lekunberriraino, euskaldunen lehen oldarraldian (1835ean). Gainera, misterioz beteriko etxea dugu Xahoenea bera, eta bakarrik gelditzen denean, Xilbiri agertzen zaizkio aspaldiko espirituak, zeintzuek osatuko baitute Agosti Xahoren hedadura: hizkuntzalaritzan, politikan, kazetaritzan, kosmogonian… Eta egoitza herrikideei zabaltzen dutenerako, Xilbik eta gainerako gazteek etxekotua daukate euskaldun ezinbesteko hura.