Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Liburu aurkezpena: Pio Baroja, el hombre que vino del mar (José Andres Álvaro Ocariz eta María Mercedes Marta Abreu)

Gaztelaniaz

Eguna: abenduaren 14a, asteazkena
Lekua: Herri liburutegia
Ordua: 18:00
Antolatzaileak: Berako Herri Liburutegia eta Berako Kultur Batzordea

1872ko otsailaren zortzian Eugenio de Aviraneta hil zen eta urte bereko abenduaren hogeita zortzian Pio Baroja sortu zen.

Bata hil zela eta bertzea jaio zela 150 urte bete direnez, liburu hau idatzi dugu, eta liburu horren zati handi batean elkarrekin agertzen dira.

Bertzalde, Baroja eskolan nola aurkezten den ikusita, idazle honengana lehen aldiz hurbiltzen den norbait izaki triste eta bere baitan itxia zelako aurreiritziarekin hurbiltzen da. Liburu honetan kontrakoa frogatu nahi dugu. Irakurleak hiru zati desberdin izango ditu.

Lehenengoan, Pío Baroja, el hombre que vino del mar, gizon triste eta malenkoniatsuaren kondaira horrekin amaitzen lagundu nahi dugu eta, horretarako, Baroja bihotz sentibera eta distiratsua duen pertsona gisa agertzen zaigun testu batzuk aukeratu ditugu.

Bigarren zatia Memorias de un hombre de acción liburuaren laburpen nobelatua da. Presaka dabilen mundu honetan, ezertarako astirik ez dagoen honetan, testu honek Memoriak lanaren ideia globala izateko eta serie osoa irakurtzeko aukera emango digu. Barojak jarritako pertsonaia bat biziberritu dugu, eta, beharbada, sakabanatuta zeuden zati batzuk lotzen ditu.

Hirugarrenean, Barojaren poesiari buruz solastuko gara, eta haren poemen sorta bat agertuko da.