Berria egunkariaren 10. urteurrenaren harira, kultura ardatz duen egitarau oparoa prestatu dute. Euskal Herri osoko herri eta hirieran antzerki emanaldiak, kontzertuak eta bertze hainbat jarduera eskainiko dituzte maiatza eta ekainean, horietako bat, hain zuzen, Beran izanen den Metrokoadroka sormen laborategiaren “Zertarako hegoak” antzezlana.
Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iñigo Ortega, Iraia Elias eta Joseba Roldan dira protagonistak, eta aurkikuntza harrigarri batetatik abiatutako istorioa kontatuko dute: pertsona normal orok ditu super-botereak.
Eguna: maiatzaren 18a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: Arrunta: 10 € ; Berrialagunak: 5 €
Interneten bitartez erosteko: http://www.barrabarra.eu/events/buy/565