Eguna: urriaren 29a, larunbata
Lekua: Lizuniagako Mahain-harria (Sara eta Bera artean; 36. mugarria)
[GPS: 43.282568, -1.628955]
Ordua: 12:00
Sinatzaileak: Bera, Etxalar, Azkaine, Biriatu, Sara eta Urruñako udalak
Hitzarmen honekin, herri hauetako abeltzainen ardi eta zaldi aziendek eskubidea dute bertze herrietako bazkalekuak eta urak probesteko.
EGITARAUA
- Alkate soinua + aurreskua
(Berako txistulariak eta Gure txokoa dantza taldea) - Hitzarmenaren testua irakurri
- Sinadura Mahain-harrian
- Mugadantza
Bortz urtetik behin Lizuniagako Mahain-harrian dantzatzen da Mugadantza, mugakide diren 5 herriek Mugalarreen Hitzarmena sinatzen duten egunean hain zuxen ere. 2017an Gaizka Sarasola musikariak sortu zuen dantza honen lehen bertsioa, Asier Gogortza argazkilariaren proposamen bati helduz. Aurtengoan Xabier Erkizia soinu-artistak izanen du dantza hori berritzeko ardura.
- Agur jaunak (Bera kantari)