Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiari larunbat honetan, martxoak 29, emanen diote hasiera Beran. Guztira lau jaialdi eta finala izanen dira:
– Bera (martxoaren 29a)
– Etxarri-Aranatz (martxoaren 30a)
– Zangotza (apirilaren 5a)
– Artika (apirilaren 6a)
Horietan parte hartzen duten batzuek lortuko dute gerora jokatuko den finalerako txartela.
Berako saioan Baztango Ikastola, Iruñeko Jaso Ikastola, Iturengo Herri eskola eta Berako Jesusen Bihotza Ikastetxeak parte hartuko dute.