Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi izanen dira Berako liburutegian

Nazioarteko Liburuaren Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dira Berako Liburutegian:

  • “10etako 10ak” Lehiaketa:

Oinarriak

10 liburuen azalak asmatu beharko dira: Izenburua eta egilea. Epea: apirilaren 30a

Saria: liburu bat

Mailak: bi maila: haurrak/gazteak eta helduak

Eskaera-orriak Liburutegian entregatu beharko dira.

HELDUAK

HAURRAK/GAZTEAK

  • Liburu aurkezpena: “Alkasoroko benta” (Mikel Taberna)

Alkasoroko benta, Mikel Taberna: Lesaka eta Bera artean dagoen herria da Alkasoro. Hango bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emanen diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua.

http://youtu.be/0SuKLzDbiDM

Eguna: apirilaren 25a, ortzeguna

Lekua: Berako Herri Liburutegia

Ordua: 18:00

  • IRRIPUINAK Marikalanbrerekin

http://issuu.com/berako-liburutegia/docs/irripuinak_marikalanbrerekin/1

Eguna: apirilaren 26a, ortzirala

Lekua: Berako Herri Liburutegia

Ordua: 18:00

Adina: 3-8 urte

Marikalanbre, neska bizkorra da, txipriztina. Txikitan kalanbre bat jaso eta ahalmen majikoen jabe egin zen. Zientziazale amorratua da. Zientziaren sekretuak ezagutarazten lagunduko die haurrei.