Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Olentzero eta Mari Domingi Beran

Eguna: abenduaren 24a, igandea
Lekua: Herriko etxeko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan)
Ordua: 17:30
16:00etatik aitzinera kantatzera aterako dira 3 kalejiratan: Itzeatik, Illekuetatik eta Agerratik hasita eta 17:30etan denak elkartuko dira Herriko etxeko plazan eta Olentzero eta Mari Domingiri harrera eginen diete.
Ekitaldi honen ondotik, helduak kalejiran ibiliko dira kantari, Gure txokoa elkarteak antolatuta.
Talde parte-hartzaileak: Berako abesbatza, Bera kantari, musika eskolako trikitilari, pandero eta txistulariak, Labiaga ikastolako txaranga
Antolatzaileak: Jesusen Bihotza ikastetxea, Labiaga ikastola, Ricardo Baroja eskola publikoko guraso elkartea eta Berako Udala

IBILBIDEAK

3 ibilbide izanen dira eta parte-hartzaileak dagokion ibilbidetik joanen dira (bere auzotik pasatzen dena).

Itzeako ibilbidea (Suhiltzaileen Parkean juntatuko dira)

Eltzaurdia, Ibardin eta Kaule auzokoek ere ibilbide hau eginen dute

Illekuetako ibilbidea (Altzateko plazan elkartuko dira)

Suspela, Suspelttiki, Garaitarreta, Zia eta Dornaku auzokoek ere ibilbide hau eginen dute.

Agerrako ibilbidea (Agerrako kanpo gorrian bilduko dira)

Kaxerna, Zalain, Zalain zoko auzokoek ere ibilbide hau eginen dute.

Alkaiagakoak euren auzoan hasiko dira kantari eta Agerrakoekin Ibaialde karrikan elkartuko dira.