Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Puntu morea (Arretarako puntua) Berako bestetan

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak bultzatuta, Berako bestetako ortziral eta larunbatean (abuztuak 4 eta 5)  Puntu Morea  jarriko da Mukixu Haur Eskolan, 23:00etatik 7:00etara.

Puntu Morea besta eremuan emakume* nahiz LGTBIQ+ kolektiboko kideren batek eraso bat pairatuz gero, arreta eta laguntza zuzena eta profesionala eskaintzeko zerbitzua da.  Edozein intentsitateko erasoen aurrean, erasoa jasan duen pertsonari aurrez aurreko arreta emozionala eta bidelaguntza eskainiko zaio, egoera horri aurre egiteko dituen aukeren inguruko informazioa eta aholkularitza emanez.

Horretarako, puntuan une oro Emagin Elkarteko bi emakume* aditu egonen dira. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzutik telefono bat aktibatu da Puntu Morean dauden kideek aktibo izateko, modu honetan, eraso bat gertatuz gero Puntu Morera laguntza eskatzeko deitu daiteke. Hau da telefonoa: 722 467 197.

Horrez gain, indarkeria sexistarekiko edozein gertaera edo bizipenen inguruko informazioa helarazi nahi bada, berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera idatzi daiteke, jasoko den informazio guztiaren anonimotasuna bermatuta egonen da.