Nafarroako Unibertsitate Publikoak Uda ikastaro bat antolatu du ondoko izenburu honekin: Zentzugabekeriatik jardunbide egokietara. Ondare kulturalean egindako esku-hartzeak. Honetan kultur ondarean egindako zoritxarreko esku-hartzeak aztertuko dira (Borjako Ecce Homoa, Lizarrako San Miguel parrokiako San Jorgeren tailla, etab.) ezjakintasuna dela-eta, formazio gabezia, aholkularitza falta, zaharberritze, kontsebazio edo kudeaketa praktiken falta, etab….. Gisa berean, bertzelako esku-hartze onak ere aztertuko dira.
Honek guztiak kultur ondearearen kudeaketan jardunbide egokietara bideratzea izanen du helburu.
Berako kasuan, Isidoro Fagoagaren materialaren zaharberritzea aztertuko da, berriki eginda -batez ere, berak Milango La Scalan erabilitako arropak-.
Eguna: urriaren 22a, asteartea
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:00
Antolatzailea: Nafarrako Unibertsitate Publikoa
Laguntzailea: Berako Udala
Finantzatzailea: Nafarroako Gobernua
Argibide gehiago: www.cursosveranoupna.com