Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean, Julio Caro Barojaren omenezko ikastaroa antolatu du heldu den uztailaren 24rako, Donostiako Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen baitan. Saioak euskaraz izanen dira.
Ikastaroa dohainik da, baina aitzinetik izena eman behar da. Erantsitako dokumentuetan duzue ikastaroaren informazioa, eta izen-emateko orria. Hau bete, eta bertan ageri den e-mailera bidali behar da.
Ikastaroa goizez eginen da Donostian, eta arratsaldean Beran eginen den bisita gidatuarekin izanen du jarraipena.