Julio Caro Barojaren mendeurrenaren ekitaldien barrenean Berako margolarien lanak ikusteko aukera izanen dugu urriaren 3tik 26ra arte Berako dendetako erakusleihoetan.
Ondoko saltoki hauetan paratuko dira lan horiek: Arturo arropa-denda, Agara Kirolak, Purienea prentsa-denda, Jaione gozotegia, Igone liburu-denda, Azalea loradenda, Artieda lentzeria, Bortziri, Martzutzak, Edurne haur arropa-denda, Zela Kirolak, Domo Services, Oroz janari-denda, Xirgil ile-apaindegia, Goya, Foto Goiko eta Alberto Retegui.