Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Uztailaren 14an zirku tailerrak eta ikuskizun garaikide bat izanen dira Berako herriko etxeko plazan

Muga gabe festibalaren barreneko ekitaldiak izanen dira

Urruñako Herriko etxea, Biriatuko Herriko etxea eta Berako Udalaren laguntzarekin Muga gabe zirku festibala antolatu du EASAC Urruñako Arte eta Zirku Eszenaren Akrobazia eskolak.

2023ko uztailaren 14tik 16ra festibal horren barrenean hainbat ekitaldi izanen dira aipatutako hiru herri horietan: uztailaren 14an Beran, 15ean Biriatun eta Urruñan, eta 16an Urruñan.

BERAN bi tailer mota izanen dira uztailaren 14an Herriko etxeko plazan.
Doakoak izanen dira eta parte hartzeko aitzinetik izena eman beharko da:

  • Clown tailerra: heldu bat  + haurra (6 urtetik goiti)
    [Berako Uhartean konpainiako Esther Carrizok emanen du]
    18:30-20:00
  • Akrobazia tailerrak (6 urtetik goiti): zirkuko hainbat diziplina ikasiko dituzte: akrobaziak, objektuen gaineko oreka…
    [EASAC Urruñako zirku eskolak emanen du]: 3 txanda izanen dira ordutegi hauetan: 18:30-19:00; 19:00-19:30 eta 19:30-20:00

Tailerretan izena emateko esteka honetan duzue informazioa edo 948 63 12 22 / kultura@bera.eus harremanetan paratuta.

Egun berean, tailerren ondotik, Hands Some Feet zirku konpainiak akrobazia ikuskizun bat eskainiko du Berako Herriko etxeko plazan 20:30ean.

Konpainia honek bi kide ditu: Liisa Näykki finlandiarra / Jeromy Zwick australiar-suitzarra.

Ikuskizunak kanpainaren izen bera du: Hands some Feet. Zirku garaikideko ikuskizun dinamiko eta fresko bat da, malabarismoaren eta alanbrearen maisutasuna bihurrikeriaz uztartzen dituena. Akrobazia berritzaileekin, antzerki fisikoarekin, jauzi egiteko sokekin eta Australia eta Finlandiako musika tresna bereziekin osatutako zuzeneko musikarekin osatuko da.

Ikuskizunerako inspirazioa finlandieraz bakarrik aurkitzen ahal den hitz berezi batetik dator: Hepuli. Hepulik esan nahi du emozio-eztanda negatiboa edo positiboa izatea, tximino zibilizatuenek ere jasan ezin dutena. Bikote honek bikote gazteen interpretazio unibertsala egiten du hepuli xarmaren pean.

Aktoreak: Liisa Näykki eta Jeromy Zwick
Eszenaratzea: Meri-Maija Näykki
Musika: Patrik Zeller
Argiztapena: Riku Elo