Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

XIV. MARGO LEHIAKETA aire zabalean

Eguna: urriaren 7a, igandea
Ordutegia: 9:00-14:30
Erakusketako ordutegia: 17:00-18:00
Antolatzailea: Gure Txokoa elkartea
Laguntzaileak: Berako kultur Batzordea eta Berako Udala

OINARRIAK

1. Parte-hartzaileak: 16 urtetik goitiko edonork parte har dezake.

2. Margolanak: margolanak aire librean eta Berako udalerriko eremuan egin behar dira.

3. Teknika eta margolanak: edozein teknika erabil daiteke. Margolanaren euskarriak ez du aitzinetik manipulatuta egon behar; eta arruntean zuria egon behar du. Euskarria nahi den neurrikoa izanen da, baina, gehienez ere,100 cm eduki dezake alde bakoitzean.

4. Euskarria zigilatzea: zigilua goizeko 9:00etatik aitzinera eginen da Berako Gure Txokoa elkarteko erakusketa aretoan (Eztegara pasealekua, 17).

5. Margolanak aurkezteko epea: 14:30ak baino lehen Gure Txokoan elkartean.

6. Sariak:

Lehenengo saria: 1.000,00 €
Bigarren saria: 700,00 €

7. Sari aitzinetik margolanak erakusgai egonen dira Gure Txokoa Elkarteko aretoan 17:00etatik 18:00etara.

8. Epaimahaia  eta  sari  banaketa:  lehiaketaren  erabakia  antolatzaileek aukeratutako  epaimahaikideek  eginen  dute, eta  lehiaketaren  egun berean, arratsaldeko 18:00etan jakinaraziko da. Ondotik eginen da sari banaketa.

9. Sariren bat edo guztiak eman gabe: epaimahaikideen iritziz margolanek ez badute behar adineko kalitaterik.

10. Saritutako margolanen jabegoa: sarituak izan diren margolanak Gure Txokoa Elkartearen eta Berako Udalaren esku geldituko dira.

11. Margolanen bilketa: sarituak izan ez diren margolanak egun berean edota ondorengo 15 egunetan jaso daitezke, aitzinetik telefono zenbaki hauetako batera deituz (jasotzeko eguna eta ordua adosteko): 647 840 482 (Lupe) edo 616 240 144 (Juan Carlos).

12. Hainbat ohar: lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar, batetik, oinarriak bere osotasunean onartzea (salbuespenik gabe), eta bertzetik epaimahaiaren erabakia ontzat hartzea.

Antolatzaileek oinarri hauen inguruan sor daitezkeen edozein zalantza, ezusteko edo interpretazio ebatz lezakete, beraien irizpidea gailenduz uneoro.

Gure Txokoa Elkarteak parte-hartzaile guztiak gonbidatuko ditu bazkari batera elkartean bertan eta egun berean.