Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

XV. BERAKO KAFE-ANTZERKI ZIKLOA 2013

Azaroaren 1a, ortzirala

22:00

IKUILU Ostatuan

“Euskararen espektakulue” (Oihan Vega)

Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbertze erdarara? Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskaren erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu Oihan Vegak bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.

Azaroaren 8a, ortzirala

22:00

Lixoia Ostatuan

“Balitzen hioa” (Begiradak Taldea)

Ikuskizun hau sortzeko, lau bertsolariri proposamen bat egin zieten; nahietara, hitzen inguruan hainbat testu idazteko eskatu zieten, eta, gero, testu horiek haria balira bezala, ikuskizuna josi dute. Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdiren hitzak erabili dituzte hitzaren inguruko gogoetak eta iruzkinak ardatz dituen ikuskizun honetarako.

Azaroaren 16a, larunbata

22:00

Berako Kultur etxean

“Lingua Nabajorum” (Tartean Teatroa)

Egileen arabera, euskaldunak historian zehar beti ibili dira liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Liskarrok sortu eta garatu omen dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio. Hortaz, euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bertzekoak, beti izanen direlakoz.

Sarrera: 7 €