Emakumeak Kurdistango gerrillan. Kurdoen ordezkaria gurekin izanen dugu
Erwand Briand [2004]. 85 min. Gaztelaniazko azpituluekin
Eguna: ekainaren 19a, ortzeguna
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:30
Dokumental honek emakume kurdu talde baten bizipenak jorratzen ditu; emakume hauek euren bizitza eta euren jendearen patua aldatzen saiatuko dira. Turkian 15 urteko borroka armatuaren ondotik, gerrilla kurdua Irakeko iparraldeko mendietara bazterrarazi dute eta emakumeak, 1996z geroztik, gerrillaren parte dira, gizonen gerrillaren erabat independenteak, talde ttiki autonomo eta independenteetan antolatuak (“mangak” deritzonak), gehienez ere 6 lagunez osatuak. Emakume hauek hainbat zapaltzaileri egin behar diote aurre: Turkia, 12 milioi kurduei autonomia politikoa ukatzen diena, Irakeko armada eta Kurdistango Abertzaleen Batasuna, emakumeak jabetza soilaz hartzen dituztenak. Emakume gerrillariek dokumental honetan euren mina eta apalkuntza deskribatzen dute eta nola honek borroka armatuan parte hartzera eraman zituen.