Eguna: urriaren 28a, ortziralea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: 6 €
Antolatzailea: Nafarroako Abesbatzen Federazioa
Laguntzaileak: Berako Abesbatza eta Berako Udala
Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatua eta Berako Abesbatzak eta Berako Udalak lagunduta eta Nafarroako Nazioarteko XXII. Ziklo Koralaren barrenean, urriaren 28rako Lituaniako Brevis Chamber Choir taldearen kontzertua prestatu dute Berako Kultur etxean.
BREVIS CHAMBER CHOIR
Zuzendaria: Gintauta Venislovas
16 emakume / 14 gizon
Brevis ganbera korua 1990ean sortu zen, Vilniuseko San Kasimiro elizako ahots talde gisa. Taldekide batzuk han biltzen dira oraindik ere, igandetako mezan askotariko erlijio musika abesteko: hasi kantu gregorianotik eta pieza garaikideetara arte.
1993an, Gintautan Venislovasek zuzendaritza artistikoa bere gain hartu zuenean, hazten hasi ziren korua eta haren asmo musikalak. 1996ko urtarrilean, Mariborko (Eslovenia) Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako erabateko irabazlea izan zen Brevis; Sari Nagusia eta Publikoaren Saria irabazi ondotik, Venislovasi lehiaketako zuzendari onenaren saria eman zioten. Hurrengo ureetan nazioarteko hainbat abesbatza lehiaketatan parte hartu, eta hainbat lehen sari irabazi zituzten. Gaur egun, hogeita hamar bat abeslarik osatzen dute Brevis. Gehienak Lituaniako Musika eta Antzerki Akademiako ikasleak dira edo izan dira. Koruak, halaber, ezohiko arteproiektuetan parte hartzen du: kontzertu-instalazioak, jazz emanaldiak, rock musikako ekitaldiak eta munduko musikako esperientziak.