Nafarroako Abesbatzen Federazioak eta Berako Abesbatzak antolatua eta Berako Udalak lagunduta eta NAFARROAKO NAZIOARTEKO XX. ZIKLO KORALaren barrenean larunbat honetarako Letoniako Maska Youth Choir taldearen kontzertua prestatu dute Berako Kultur etxean:
Eguna: azaroaren 1a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 20.00
Sarrera: 6 €
MASKA YOUTH CHOIR – RIGA – LETONIA
Zuzendaria: Jānis Ozils
Xarma, estilo eta musikaltasun berezko eta apartekoak elkartzen ditu Maskako korukideak. 2000. urtean sortu zenetik, Jānis Ozols sortzailea izan dute buru eta zuzendari. Korukide guztien laguna izateagatik ere, serioa eta zorrotza da entseguetan. Jānisek bi laguntzaile handi ditu Maskarekin egindako lanean: Laura Jekabsone, koru-maistra, eta Jānis Strazdins, ahots-pedagogoa. Maskako talde sortzailea beti dago prest tokiko zein atzerriko erakunde eta koru-elkarteekin lan egiteko eta korukideek maiz abesten dute beste taldeekin batera kontzertu eta ekitaldietan.
Maska harro dago, ez soilik Letonian, baita atzerrian ere, lortutako arrakasta handiaz. Sorberria zenetik, elkarteak emandako itxura gaztea ez ezik, anbizio eta etorkizun handikoa ere izan da. Atzerrian lortu zuen lehen arrakasta garrantzitsua; hain zuzen, Herbeheretan, non hainbat urre-domina irabazi baitzituen “TONNEN 2000” Kantu Koralaren Nazioarteko Lehiaketan. 2008an, atzerrian hainbat jarduera gauzatzeaz gain, arrakastatsu izan zen Letoniako txapelketetan: horrela, Riga eskualdeko abesbatza hoberenari saria jasotzeaz gain, Letoniako hiri-abesbatza hoberenari saria ere eraman zuten XXIVI Latvian Song and Dance Festival Jaialdian.
2010ean, Goriziako (Italia) 49. “Seghizzi” Kantu Koraleko Nazioarteko Lehiaketan, abesbatzak Sari Nagusia eraman zuen eta Jānis Ozolsek lehiaketako zuzendari hoberenari saria jaso zuen. 2011an, Bartzelonan ospatutako “Europe and its songs” Kantu Koralaren Nazioarteko Lehiaketaren 13. edizioan, Sari Nagusia eramateaz gain, puntu-kopuru maximoa (100 puntu) jaso zuen; lehiaketaren 13 urtetan lehenbiziko taldea izan zen, halakorik lortzen zuena. 2012an, “Harald Andersen” Abesbatza Lehiaketa ospetsuko Sari Nagusia irabazi zuten Helsinkin.