Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Abesbatza kontzertua: Saarbrücken Kammerchor (Alemania)

KammerChor Saarbrücken

Eguna: Azaroaren 3a, igandea
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: 6 euro
Antolatzailea: Berako Abesbatza
Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea

ZUZENDARIA: Georg Grün
20 emakume / 20 gizon

Georg Grün, abesbatzako egungo zuzendariak sortu zuen 1990ean eta berehala, Alemaniako Abesbatza entzutetsuenetako batean bihurtu zen. Alemania, Europako beste zenbait herrialde eta Estatu Batuetako jaialdi desberdinetan parte hartu du.

CD eta irrati grabaketa ugarietan jasotako kritika bikainek abesbatzaren maila artistiko altua erakusten dute. Besteak beste, Michael Haydn-en “Requiem en si bemol mayor”-en grabaketagatik, MIDEM Classical Award sari ospetsua jaso zuten Cannes-en.

Beraien lehenengo hamabost urteetan nazioarteko lehiaketa nagusietako gehienak irabazi zituzten eta 1998an, Regensburgen ospatu zen Alemaniako Lehiaketa Nazionala irabazi zuten.

Garai guztietako lanak interpretatzen dituzte. Antzinako musikan izen handiko talde eta bakarlariekin lan egiten dute, baina Alemaniar Irratiko Orkestrarekin batera beste garai batzuetako lanak interpretatzen dituzte baita ere.

Georg Grün, beraien zuzendaria, Alemaniako abesbatza zuzendari nagusietako bat da.