Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Abesbatza kontzertua: Xatz Eskifaia ahots zurien abesbatza (Hondarribia)

Eguna: otsailaren 24a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Argibide gehiago: www.eskifaia.eus
Antolatzailea: Berako Abesbatza
Laguntzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea

Emilio de la Lindek (sortzailea), Javier Bustok, Maite Ocak, Agustín Mendizabalek, Alaitz Guridik eta Isabel Mantecónek zuzendu dute taldea, eta, euren zigilu pertsonalaren bidez, egungo korala dena zehazten joan ziren. 2008an Maite Ocak hartu zuen berriz zuzendaritza eta 2015eko irailean Amaia Aldalurrek hartu zion lekukoa.

Kontzertista izateaz gain, Xatz Eskifaiak, Hondarribiko Eskifaia Abesbatzako kide den aldetik, udalerrian hainbat musika-ekitaldi sustatzen ditu, eta, gisa berean, bere presentzia eskatzen den kultur, elkartasun eta abarreko ekitaldietan parte hartzen du.

Zer ezaugarri ditu Xatz Eskifaiak kolektibo gisa? Lehenik eta behin, taldekide bakoitzaren entrega eta dedikazioa taldean musika eginez gozatzeko helburu komunaren inguruan bateratzea: hagitz estimulagarria da errepertorioa osatzen duten piezak ikasteko, mihiztatzeko eta musikalki eta bokalki definitzeko prozesuaren parte sentitzea. Programazioei dagokienez, Xatzek garrantzi berezia ematen dio, kontzertu-proposamen bakoitzean koherentzia, zorroztasuna eta mimoa bilatuz. Azkenik, egindako lanaren emaitza eta taldearen bilakaera beraiengana jotzen duenarekin partekatzea pizgarri gehigarria da.