Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

‘Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko’ LGTBI+ programa ibiltaria Beran

Ibilgailu ibiltari bat izanen da abuztuaren 2tik 16ra Baztan-Bidasoan (Beran abuztuaren 5ean)

Berako geldialdia:

Eguna: abuztuaren 5a, ortziralea
Lekua: Julio Caro Baroja pasealekua (Ricardo Baroja eskolaren aitzinean)
Ordutegia: 09:30-14:00

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak garatzen duen programa da Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko, eta bi helburu ditu: batetik, herritarrentzat sexu eta genero aniztasunaren balioei buruz sentsibilizatzea, eta, bertzalde, Nafarroako LGTBI+ pertsona eta kolektiboen ikusgaitasuna bultzatzea.

Abuztuaren 2tik 16ra bitartean, Elizondon hasitako ibilbideak Irurita, Erratzu, Bera, Lesaka, Etxalar, Arantza, Doneztebe, Sunbilla eta Ituren udalerrietan barrena segituko du, herritarren eskura jarriaz sexu- eta genero-aniztasunaren inguruan sentsibilizatzeko dibulgazio-baliabideak; modu horretan, LGTBI+ pertsonen berdintasun eraginkorra eta erreala lortzeak herritar guztiak zergatik konprometitzen dituen hausnartzeko gonbita luzatu nahi da.

Horretarako, aurreko edizioetan bezala, ibilgailu ibiltari bat igaroko da aipatutako udalerrietan, herritarren eskura jartzeko sexu- eta genero-aniztasunaren inguruan sentsibilizatzeko dibulgazio-baliabideak.

Espazio ibiltari horren barruan hainbat material eta eduki didaktiko eta ikus-entzunezkoak daude.

Espazio ibiltarira hurbiltzen diren herriko pertsonak Kattalinguneko sexologian espezializatutako langileek artatuko dituzte. Langile horiek informazioa ematen dute eta herri bakoitzeko biztanleek dituzten zalantzak eta kontsultak erantzuten dituzte.