Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri programaren barreneko ekitaldia
Euskaraz
Eguna: irailaren 28a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 17:00
Iraupena: 55 min
Adina: 5 urtetik goiti
Sarrera: 4 € Sarrerak hemen salgai
Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Laguntzailea: Berako Udala
Diruz laguntzen du: Nafarroako Gobernua
104. haurra umezurztegi batean dago, eta adopta dezatela nahi du. Bertze neskato batzuekin batera, jantziak egiten eta josten ematen du eguna. Adopzio-familia batek hautatzea nahi duenak gogor egin beharko du lan eta dena ezin hobeto egin beharko du.
Familia-ikuskizun honek haurren esplotazioaz, identitateez, elkar laguntzearen garrantziaz eta egoera zailei aurre egiteko sormenak duen balioaz hitz egiten du, aktoreen antzezpena objektuen eta txotxongiloen antzerkiarekin nahastuz. Antzezlan honetan, adiskidetasunak eta amets partekatuak kemena ematen dute, hegan egin ahal izateko mundu bat sortzeko.
Antzezleak: Eva Azpilikueta / Laura Villanueva
Testuaren egilea: Jokin Oregi
Zuzendaria: Jokin Oregi
Eszenografia: David Lainez
Jantziak: Hari & Ari. Aiora Ganuza
Musika: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: David Lainez
Soinuztapena: David Lainez
Ekoizpena: El Punto Gunea
Banaketa: El Punto Gunea