Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerki-zirku ikuskizuna: Hemendikara (Zirika zirkus)

Euskaraz

Eguna: abuztuaren 15a, igandea
Lekua: Kultur etxea (eguraldi iragarpena dela-eta, ekitaldia Herriko etxeko plazatik kultur etxera pasatu da)
Ordua: 19:00
Iraupena: 60 min
Argibide gehiago: www.zirikazirkus.com
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Hemendikara zirku konpainia nomada bat da, eta munduko toki ezberdinetatik etorritako pertsonek osatzen dute.

Egunero bezala, oilarrak abestu duenean altxatu dira, gosaria prestatu dute, luzaketak eta ariketa fisikoak egin dituzte… baina bat-batean… jendea kanpamentura inguratu dela konturatu dira. Aspaldi ikuslerik ikusi gabe, sorpresa ederra hartu dute! Denbora galdu gabe, eszenografia muntatu eta ikuskizunari ekingo diote. Beraien herrietatik ekarritako kulturak eta gurea koktelera batean sartuko dituzte eta… on egin. Antzerkia, zirkua, dantzak eta umorea, ditxaratxeroa den ikuskizuna eskaintzeko prest.

Zirika Zirkusen ikuskizun guztietan bezala, umorea, maitasuna, aniztasuna eta berdintasuna nagusi.

Artistak: Amaia Leoz, Iraia Garcia, Luis Lainez, Ainhoa Juaniz
Eszenografia eta jantziak: Erabili
Argazkiak: Alazne Juaniz
Diseinu grafikoa: Elena Vera