Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Bidaide (Metrokoadroka Sormen Laborategia)

Euskaraz

Eguna: irailaren 24a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:30
Sarrera: 4 € (Sarrerak Agara prentsan salgai)

Metrokoadroka Sormen Laborategia

Egileak: Maite Aizpurua, Oier Guillan, aktore taldea
Zuzendaritza: Idoia Beratarbide, Iraia Elias
Ekoizpena: Josu Zubia
Soinu-espazioa: Idoia Hernandez “Hatxe”
Argi-diseinua: Miriam Ubanet, Ana da Graça
Interpreteak: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Idoia Hernandez “Hatxe”

Nor dago erraldoien magalean? Nola ikusten da mundua hortik? Erraldoien iruditeriatik, handia eta ttikia izatearen arteko diferentziatik, tokiko kultura-kolektiboen aukerako ikusezintasunetik edo ez ikusezintasunetik abiatuta, obra honek kultura bizitzeko modu desberdinak jorratzen ditu. Antzezpen bakoitzean antzerki-esperientzia desberdina da, bizirik dagoen antzerki-adierazpen bat, non ikusmena, poetika eta umorea aurkitzen diren.

Muntaia Metrokoadrokak Atarrabiako kultur etxean egin zuen egoitza artistikoaren emaitza da, eta Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren parte da, arte eszenikoetan euskarazko sorkuntza artistikoa sustatzen duena.