Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Entre tinieblas (Kili kolo antzerki taldea)

Gaztelaniaz

Eguna: azaroaren 18a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Sarrera: 4 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Yolanda Bellek, drogazalea den abeslari ausart eta anbiguoak, bere senargaia heroina-gaindosi aizundu baten ondorioz hiltzen ikusten du. Beldurtuta, Berrerosle Umiliatuen ordenako komentu batean sartzea erabakitzen du. Hagitz ordena berezia, Ama Nagusia Yolanda miresten duena.

Duela urte askotatik, Berrerosle Umiliatuak bekatutik salbatzen saiatzen dira bizitza desbideratua duten neskak, nahiz eta, azkenaldian, komentuak krisi bat bizi duen. Yolanda hagitz ongihartzen dute, batez ere Ama Nagusiak.

Komentuan, Yolandak harrituta ezagutuko ditu moja jentil eta xelebreen mendekotasun eta grinak. Guztiek hagitz bizimodu ez konbentzionala daramate, Ama Jeneralaren aginduekin bat ez datorrena.

Kili Kolo antzerki taldea (amateurra)

Kili Kolo antzerki amateurra antzerkia maite duten emakumez osatutako taldea da.
Hainbat obra interpretatu dituzte:
Madame de Sade, 8 mujeres, Entre Tinieblas…

Aktore parte-hartzaileak:

Mari Jose Dafonte: Nina,  Avelina,  Ama Jenerala
Inma Obeso: Yolanda
Ana Fabo: Ama nagusia
Montse Delgado: Marquesa
Katy Bohoyo: Sor Rata de Callejón
Alicia Marauri: Sor Pérdida
Virgnia Ganuza: Sor Víbor