Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Erlauntza (Vaiven Produkzioak)

Euskaraz

Eguna: urriaren 15a, ortzeguna
Lekua: Berako kultur etxea
Ordua: 19:00
Sarrera: 7 € (bakarrik egunean bertan leihatilan. Hau 17:30ean irekiko da)

OHARRAK:

– Gehienez ere 4 eserleku erosi ahal izanen dira pertsonako.
– Ekitaldi hau martxoan egin behar zen baina bertan behera geratu behar izan zen. Oroitu martxoko emanaldirako erositako sarrerek ez dutela balio honetarako. Sarrerak berriro erosi behar dira. Barkatu eragozpenak.
Martxoko emanaldirako erositako sarrerak Kultur Etxean itzuliko dira (dirua osorik itzuliko zaizue).

Edukiera mugatuagoa izanen da (% 30). Eserleku bat beteko da eta ondokoa ez, hiruzuloka jarrita. Hala eginen da elkarrekin bizi diren familia-unitateen kasuan ere.

Iraupena: 70 min
Argibide gehiago: www.vaivenproducciones.com
Antolatzailea: Goldatz Berako Emakume Talde Feminista
Laguntzaileak: Berako Udala, Berako Kultur Batzordea eta Nafarroako Antzoki Sarea

Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatza. Ttikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joanen da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…

Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Erraten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo
  • Testua eta Zuzendari Laguntzailea: Kepa Errasti
  • Eszenaratze Espazioa: Fernando Bernués
  • Eszenografia eta Atrezzoa: Edi Naudó
  • Argitazpen diseinua: Andoni Mendizabal
  • Argazkia: David Salvador/Javier Gómez Zapiain
  • Aktoreak: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Naiara Arnedo
  • Ekoizpen Zuzendaria: Ana Pimenta
  • Ekoizpen Exekutiboa: Monika Zumeta
  • Zuzendari teknikoa eta Soinua: Iñigo Lacasa
  • Argiztapena: Andoni Mendizabal

BIDEOA (gaztelaniazko bertsioko teaserra: El enjambre)