Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Hamelin y Aladdin, dos cuentos de trampolín (Uxane)

Gaztelaniaz

Eguna: apirilaren 26a, ortziralea
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Antolatzaileak: Uxane zentroa eta Aspace Navarra
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Azken urte hauen ondotik ateratzera ausartzen gara bi ipuin hauekin!!

Elkarren artean hagitz ezberdinak izan arren zerbait komuna duten bi ipuin antzeztuko ditugu: Leizea!!

Leizea gure barruko metafora bat da; kanpotik ez da ikusten, baina barruan baditu altxor aberatsak, inozentzia, jakituria, eta baita beldurrak ere.

Uxane zentroko aktoreek aunitz dakite honetaz, eta prest daude euren jendearekin jostatzeko gogoa eta ipuin tradizional hauen interpretazio berezia partekatzeko…